Erantzukizun handia da, irakasle izanik, ikasleekin zein material partekatu dezakezun legearen arabera eta zein ez jakitea. Atal honetan, jakingarri batzuk dituzu beste autore batzuen lanak zelan erabili jakiteko, egungo legeriaren arabera eta unibertsitateak autore eskubideen kudeaketa egiten duten erakundeekin sinatu dituen akordioen arabera.
Gai hori hobeto ezagutzeko, unibertsitateko irakasle-ikertzaileei zuzendutako 2 orduko lineako ikastaro batean eman dezakezu izena.
Informatu zaitez intraneten ikastaro horren edizioen inguruan.
Jabetza intelektualak datuak, informazioa eta besteen sorkuntzak errespetatzea eta babestea eskatzen du eta erabiltzen ditugun lanen egiletza behar bezala aitortzea. Era berean, Deustuko Unibertsitateak Adimen Artifizialaren erabilerari buruz duen posizionamenduarekin bat, gogorarazten dizugu irakasle gisa duzun ardura dela gardentasunez eta zintzotasunez adieraztea nola eta zertarako erabili dituzun AAko tresnak zure lanean, eta, horrela, ingurune akademiko etiko, zintzo eta arduratsua sustatzea.
Horregatik, AA erabiltzen duzunean jabetza intelektuala bermatzeko eta babesteko, ezinbestekoa da:
■ Ez igotzea edo partekatzea beste pertsona batzuena den informazio pribatua, konfidentziala edo argitaratu gabea AA plataformetara (adibidez, datu pertsonalak, informazio konfidentziala, zirriborroak edo argitaratu gabeko dokumentuak, ikasleen lanak), jabetza konfidentzial eta pribatu baten mende baitaude.
■ Erabiltzen duzun informazioaren, irudien edo sorkuntzen berariazko lizentzien baldintzak errespetatzea eta AArekin egokitu edo erabili daitezkeen berrikustea.
■ AAk emandako informazioaren benetakotasuna egiaztatzea eta hark egindako edozein produktu kritikoki berrikustea eta ziurtatzea ez dela beste egile batzuen informaziorik, irudirik edo sorkuntzarik erabiltzen iturriaren baimenik edo aipamenik egin gabe.
■ Zure lanaren edo zereginaren ekoizpenean AA zer fasetan, nola eta zertarako erabili zenuen modu arduratsu eta gardenean adieraztea.
Zehazki, AAren erabilera aitortzeak berekin dakar zehaztea zer tresna erabili dituzun, zer helbururekin, ekarpen maila zein izan den eta egindako giza ikuskapena nolakoa izan den.
Hemen aurkituko duzu AAren erabilera adierazteko urratsez urratseko gida bat eta nola erabili duzun adierazteko adibide batzuk. Gainera, AA label etiketak erabili ditzakezu (AA erabili gabe/AAren laguntzarekin/AArekin sortuta) zure materialetan.
Iturria: Comisión de Inteligencia Artificial. Universidad de Deusto / Deustuko Unibertsitatea / University of Deusto. Klikatu hemen: Uso de la inteligencia artificial - Adimen artifiziala nola erabili / Alumnado - Ikasleak. Geminirekin eginda.